Nor gara

http://hegalak.com/uploads/images/paginas-internas/quienes-somos.jpg

Gure helburua zu zaintzen laguntzea da. Gure bazkideei zerbitzu integral bat eskaintzeko helburuarekin jaio zen Hegalak.

Gehien gustatzen zaizun horretaz, hau da, kirolaz goza dezazun nahi dugu eta hori lortzeko helburuarekin, instalazio aurreratuak eta profesional kualifikatuak ditugu gure taldean.

Baina horretaz gain, era seguru batean egin nahi dugu, eta horretarako material egokiena eta talde multidisziplinar bat dugu egunerokoan lanean. Eurek esango dizute zein den zure behar eta ezaugarrietara ongien egokitzen den kirola, lehenik mediku azterketa bat eginik. Horrela, kirola era seguru eta osasuntsu batean egiten ari zarela ziurtatuko dugu.

Gertutasuna: hiriaren erdigunean gaudelako, Kontxako paseoaren erdian. Dena eskura izango duzu bertan, hala nola, garraio publikoa edota erdigunean dagoen parkinga. Baina batik bat, gure langileek eskainiko dizuten gertutasun  eta tratu pertsonalagatik, izan ere zu ere Hegalaken zati izatea nahi dugu.

Modernitatea eta dibertsioa: Hegalaken guk zainduko zaitugu, baina beti ere zuk ondo pasatzeko helburuarekin. Horretarako 60 kirol jarduera baino gehiago ditugu, baita igerileku eta spa gunea ere.

Zaintzea: Harrera, medikua, fisioterapeuta, nutrizionista eta gure tekniko espezializatuak, denak betetzen dugu era multidisziplinar batean ariketa fisikoa era seguru batean egiteko bidea.