Medikua

http://hegalak.com/uploads/images/paginas-internas/medico.jpg

1- LABORATEGI MEDIKOA:

 

Laborategi medikoan dauden ergometro ugari eta ezberdinen bidez esfortzu proba ezberdinak egiteko aukera dugu. Hauek dira ditugun ergometgro motak:

  • Zinta errodantea
  • Zikloergometroa
  • Arraunergometroa
  • Handbike (besoetako zinta)

Bi proba mota egiten ditugu:

- Patologia baskularra baztertzeko esfortzu-proba motorizatua: motorizazio kardiako eta tentsiaoaren kontrolarekin, egonaldian dugun erantzun kardiobaskularra, esfortzu submaximoa, maximoa eta errekuperazioa baloratu ditzakegu.  Test honi ere "oinarrizkoa gaitasun testa" bezela ezagutzen zaio eta federakuntza guztiak denboraldiko fitxak bete ahal izateko eskatzen duten gaitasun proba da. Zenbait probetan parte hartzeko ere eskatzen da, besteak beste triatloi txapelketetan, txirrindulari txapelketetan, etab. Proba hau, federatutako kirolariei eta kirol partizipatiboko edo aisialdiko kirolariei zuzenduta dago.

- Esfortzu proba laktatoekin: kirol espezialitate bakoitzari dagokion ergometroarekin egindako proba da. Eskalonatua, epe mugatua eta intentsiatate maila gero eta haundiagoa duen proba bat da, non kirolariari maila bakoitzean duen azido laktikoa ezagutu ahal izateko, belarri-gingilatik odola atera behar zaio. Aldi berean, pultsometro bati esker, bihotz frekuentzia kontrolatzen da proba osoan zehar. Mota honetako probak, kirolari bakoitzaren perfil fisiologikoa aukera ematen digu, ezinbestekoa dena, entrenamendu pertsonalizatu eta nola ez kirolariaren garapena aztertu ahal izateko. Proba hau kirol errendimenduko kriolariei zuzenduta dago, noabait egoera fisikoaren hobekuntza haundiagoa bilatzen dutenak.

2- KIROL MEDIKUNTZAKO KONTSULTAK:

Diziplina anitzeko kontsultak dira, bertan medikuak eta fisioterapeutak, pertsona bakoitzaren balorazioa egingo du. Bost motatako balorazioak egiten dira: 

- Lesio larrien edo kronikoen balorazio diagnostikatua.

- Ariketa fisikoa egiteko desgaitasunaren balorazioa.

- Lesioen errehabilitrazio programak.

- Lesioak sendatu ondoren kirol jarduerara itzultzeko programak.

- Lesioak saihesteko programak.