Fisioterapeuta

http://hegalak.com/uploads/images/paginas-internas/fisio_.jpg

Hegalak Kirol Zentroan, pertsonalizatutako kirol ariketa eta errehabilitazio planak egiten ditugu. Plan hauek, diziplina anitzeko taldean (trasndiziplinarra) lantzen dira. Talde honetan kirol teknikoak, medikoak eta fisioterapeutak (baita terapia okupazionaleko profesionala) elkarlanean daude, beti ere, norberaren gaitasunak, ezaugarri pertsonalak, giza-lanbide ingurunea eta egoera familiarra kontutan izanda. 

Lantzeko esparruak:

- Fisioterapia neurologikoa.

- Fisioterapia traumatologikoa.

- Zoru pelbikoaren fisioterapia-

- Hidrozinesioterapia.

- Haurren masajea.

 

1- Fisioterapia Neurologikoa

Sorburu desberdinak dituzten lesio neurologikoak tratatzen dira: sorburu traumatikoa duten lesioak (Hezur Muineko lesioak eta Garezur Entzefaloko lesioak) eta endekapenezko sorburua dutenak (Parkinson, Alzheimer, Esklerosi Anizkoitza, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa).

2- Fisioterapia Traumatologikoa

Mota desberdinetako lesio traumatikoak tratatzen ditugu: hezur hausturak, luxazioak, politraumatismoak, zaintiratuak, gihar patologia traumatikoak, etab. Elektroterapiako baliabide onenekin hornitutako fisoterapia aktiboko aretoa daukagu, besteak beste, ultrasoinuak, laserra, kinesia eta hesgailu neuromuskularra daukana, errekuperazio funtzional azkarra eta egokia lortu ahal izateko.

3- Zoru pelbikoaren errekuperazioa

Zoru pelbikoari dagokionez, sor daitezkeen disfuntzioak, sahiesten edo tratatzen dituen fisioterapia arloa da.

Lantzeko esparruak:

- Urologia: pixari ezin eustea, patologia prostatikoak, prolapsoak.

- Ginekologia edo obstetrizia (erditze aurreko eta erditze ondorengoa).

- Koloproktologia: ondeste eta uzkiko patologiak.

4- Hidrozinesioterapia

Uraren ezaugarriak eta tenperatura lagungarria izaten da lesio fisiko eta neurologikoak dituzten pertsonen errehabilitazio tratamenduan. Beraz, errekuperazio funtzionalean beste baliabide garrantzitsua da, bizi-kalitatea hobetzeko aukera emanez.

5- Masajea haurrentzat:

Haurrari hurbiltzeko bere gorputz-hizkuntza eta bere keinuak ezagutu ahal izateko, masajea une ezin hobea da. Haurren eta Shantala Masajeen teknikak erabiltzen ditugu. Erraza eta familia guztientzat egokia den baliabidea da, gainera masajeak ez dizkio onurak haurrari soilik ekartzen, baita gurasoei ere.